Infinito taldea "PROMESA BERDINA EGIN DIEGU LAGUN GUZTIEI"
▼
Asteaskena, 12. 19.00etan
Detalles del evento
Laguntasuna aintzat ematen den harreman mota hori da. “denok dauzkagu lagunak”, “ez dago traiziorako lekurik” edo “lagun on bat beti egongo da zure alboan”. Promesa handien putzua da: betidanik eta
Detalles del evento
Laguntasuna aintzat ematen den harreman mota hori da. “denok dauzkagu lagunak”, “ez dago traiziorako lekurik” edo “lagun on bat beti egongo da zure alboan”. Promesa handien putzua da: betidanik eta betirako, forever, infinito, hor egongo gara. Jakintzat ematen den unibertso hori lur aberatsa da sormenerako, pertsonon alderik inozo eta zaurigarriena bistara ateratzen duelako.
Poesia, performanzea eta umorea nahasten dituen emanaldi honetan, aktoreek fikziozko lagun taldea izatera jolastuko dute, publikoa eskutik hartuta. Euforiaren aparretan agertuko dira adiskidetasun erromantikoa eta taldearen apologia. Zaratak utzitako tarteetan berriz kontraesanak, galderak eta galerak. Eta hanka sartuko dute, barruraino eta beste behin. Laguntasuna komunitateak harilkatzeko alkimia dela konbentzituta daudenez, ustekabez beteriko ospakizuna amaieraraino eramango dute. Hori da lagun bati egin diezaioketen promesarik txikiena. Gonbidatuta zaude.
Ideia eta ekoizpena: Maite Aizpurua Olaizola, Infinito taldea
Aktore sortzaileak: Intza Alkain eta Maite Aizpurua Olaizola
Testua: kolektiboa, Mejillon Tigrerekin elkarlanean
Zuzendaritza: kolektiboa Matxalen eta Pedroren bidelaguntzarekin
Aholkularitza eszenikoa: Edurne Azkarate
IRAUPENA: 35’ (formatu txikiko antzezlana)
HIZKUNTZA: Euskera.
PUBLIKOA: Heldua.