METROKOADROKA "Artxibo biluzia"

30oct19:0019:00Asteazkena 30, 19etan METROKOADROKA "Artxibo biluzia"Antzerki Aroa

Asteazkena 30, 19etan

Entrada

LEIHATILA: emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago. AURRERATUA: emanaldiaren aurreko egunetan bakarrik leihatilan.

Detalles del evento

Joan Mari Torrealdai atxilotu zutenean, poliziak bere etxetik dokumentu zenbatezinak eraman zituen; “Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, bai intelektualki”, kontatuko zuen beranduago. Artxibo biluzia pieza sortzeko egun hartan hutsik geratutako karpeta bat irudikatu dugu, eta baliabide eszenikoekin betetzen saiatu gara, gure buruari eta publikoari galdera hau eginez: “Zer istorio nahi zenuke historiara pasatzea?”.

Konferentzia performatiboa, dokumentu antzerkia eta umorea uztartzen dituen pieza eszenikoa da Artxibo biluzia. Bi aktore ikusiko ditugu eszenan, publikoarekin elkarrizketan, ikerketa bat abiatzen, dokumentu bat akzioa fisikoaren pizgailua izan daitekeen frogatu nahian.

Aktoreak: Intza Alkain eta Javier Barandiaran.
Zuzendaritza eszenikoa: Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Oier Guillan.
Ikerketako zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
Argiztapena: Imanol Garcia.
Ekoizpena: Josu Zubia.
Promo argazkiak: Amets Badiola Rubio.
Proiektuan kolaboratzaileak: Danele Sarriugarte, Maria Elorza. Nagore Legarreta.
Aliatuak: Azala kreazio espazioa, Kampai espazioa, Laudioko kultur faktoria, Ehuntze espazioa, Baratza aretoa.
Bultzatzaileak: Jakin eta Usurbilgo Udala.

HIZKUNTZA: Euskera
PÚBLIKOA: Heldua

Organiza

Logotipo-ENT-NAE
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes revisar nuestra política de privacidad en la página de privacidad y cookies