LaPiel Konpainia "BEREN IZENEZ HILKUTXA BATEN KOMEDIA"

24may20:0020:00Larunbata 24, 20:00etan LaPiel Konpainia "BEREN IZENEZ HILKUTXA BATEN KOMEDIA"CICLO DIVER (sas, gentes, tidas)

Larunbata 24, 20:00etan

Detalles del evento

Bikote bat, Jaione eta Xabier, tanatorioan daude. Jaioneren aita hil berri da eta ez dute dirurik izan hileta normal edo dezente bat ordaintzeko: hilkutxa kartoizkoa da, ez dago lorerik, hildakoak ez du makilajerik… Familia osoa heltzear dago eta Jaione, egoera honengatik guztiz lotsatuta eta arduratuta, deskalabru hau nola konpondu pentsatzen dabil.

Xabi, ordea, lasai dago. Heriotzaren merkatuaren aurka daudela esatearekin nahikoa dela uste du eta. Bere ardura guztiak emaztearen familiaren baserria eskuratzearekin daude eta.

Bat-batean, Jaionek, ideia paregabe bat du. Haurdun dagoenez, hileta triste hau maitasun froga handienarekin konpentsatzea erabakitzen du, familia osoari bere aita zenbat maite zuen argi uzteko: ume jaioberriari bere aitaren izena jarriko diote!

Baina hildakoaren izena ez da bat ere arrunta eta Xabik ez du hau onartuko. Zergatik ordaindu behar du jaioberriak hileta honen prezioa bizitza osoan zehar eraman beharko duen karga latz horrekin?

Egilea eta zuzendaria: Markos Goikolea.
Aktoreak: Xabier Flamarique, Jaione Urtasun.

IRAUPENA: 30′
HIZKUNTZA: Gaztelania
PUBLIKOA: Heldua
ANTOLATZEN DU: ACCIÓN REVOLTOSA, ENTNAE

FORMATU TXIKIKO IKUSKIZUNA


            
Logotipo-ENT-NAE
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Puedes revisar nuestra política de privacidad en la página de privacidad y cookies