HISTORIA OROITUZ ELKARTEA "Orreagatik Iragan Hurbilera”
16nov18:0018:00▼Larunbata 16, 18:00h HISTORIA OROITUZ ELKARTEA "Orreagatik Iragan Hurbilera”
▼
Larunbata 16, 18:00h
Entrada
LEIHATILA: emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago. AURRERATUA: emanaldiaren aurreko egunetan bakarrik leihatilan.
Comprar
Orokorra: 12€Detalles del evento
Adin desberdinetako Segurako 20 herritar gara, antzezle amateurrak, eta helburua gure historian gertaturiko pasarte bat taularatzea da. Azken urteetan hainbat antzerki taularatu ditugu (“Ez dira aspaldiko kontuak”, “Iragana lahar eta larrosa”
Detalles del evento
Adin desberdinetako Segurako 20 herritar gara, antzezle amateurrak, eta helburua gure historian gertaturiko pasarte bat taularatzea da.
Azken urteetan hainbat antzerki taularatu ditugu (“Ez dira aspaldiko kontuak”, “Iragana lahar eta larrosa” adibidez), eta emanaldi ugari eskeini genituen Goierrin eta Euskal Herri osoan.
Oraingo antzezlan hau bi garai desberdinetan dago kokatua. Alde batetik, baskoiek Orreagan Karlomagnoren tropak (frankoak) gailendu eta Eneko Aritza baskoien lehen errege izendatu zuten garaietan (VIII eta IX mendeak). Eta bestetik, XX mendearen bigarren erdialdera, frankismo garaian. Azken honetan zenbait esketx antzezten dira, garaiko irakaskuntza, erlijioaren indarra, jendearekiko errepresioa eta abar azaltzeko.
Antzezlan hau, ordea, aurtengo urtean, 2024ean taularatu nahi dugu gertakari garrantzitsu baten mendeurrena ospatzen ari garelako. Izan ere orain dela 1.200 urte, Orreagan baskoiek irabazitako beste bataila baten ondorioz (824. urtean) Eneko Aritza Ximeno, euskal buruzagia, errege izendatu eta Iruñeko Erresuma sortu zen. Handik aurrera eta zortzi mendetan zehar (824-1620) Iruñeko eta Nafarroko errege dinastiei hasiera eman zioten.
Orreagako eszena osoa adin ezberdinetako neska-mutilak antzezten dute (12,14 eta 20 urte ingurukoak) eta bereziki horretarako egokitu den musika eta koreografia erabiltzen da, horrela antzezlanari indar handia emateaz gain adin bereko gaztetxoen interesa piztea lortzen dute.
Gure asmoa, bi garai horien artean lotura bat sortzea da, iraganeko garai desberdinetako euskal herritarrak jasan dituzten erasoak azalduz, gertatutakoa ez dezagun ahaztu.
HIZKUNTZA: euskaraz
PUBLIKOA: publiko guztiak