NAFARROAKO ARTE ESZENIKOEN ERREFERENTEA

Nafarroako Antzerki Eskola 1985ean sortu zen, Nafarroako antzerki taldeek eta Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzea Erakundeak bultzatuta, kalitate artistikoa eta konpainien eta aktoreen prestakuntza hobetzeko asmoz.

Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritzaren ekimenez, koordinakunde bat sortu zen antzerki-taldeek eta arte dramatikoari lotutako pertsonek osatua, Escuela Navarra de Teatro/Nafarroako Antzerki Eskola abian jarri zuena.

Bere historian zehar, ehunka gazte trebatu dira ENTNAE n eta milaka lagunek gozatu dute bere aretoaren programazioaz, Nafarroako arte eszenikoen erreferente batean bihurturik.

Algunos de sus premios recibidos:

Año 2000 - Finalista PREMIO ADOLFO MARSILLACH de la ADE (Asociación de directores de escena) por una labor teatral significativa.

Año 2004 - PREMIO PALMA DE ALICANTE  de la Muestra de Teatro Español de Autores Contemporáneos. Como miembro de la Coordinadora de Salas Alternativas

Año 2006 -  (1º Edición)PREMIO MAX DE LA CRITICA Como miembro de la Red de teatros alternativos.

Año 2008 - PREMIO A LA PROGRAMACION MÁS INNOVADORA DE ESPAÑA de la Feria de Teatro y Danza de Huesca Como miembro de la Red de teatros alternativos.

Año 2020 - PREMIO ADOLFO MARSILLACH de la ADE (Asociación de directores de escena) por una labor teatral significativa. Como miembro de la Red de Teatros Alternativos.

Año 2021 - MEDALLA DE ORO  DE LA ACADEMIA DE ARTES ESCÉNICAS DE ESPAÑA Como miembro de ASSITEJ.

 

ENTNAEk, Arte Eszenikoetarako Zentro Integralak, antzerki-jardueretarako hitzarmen bat du Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuarekin, antzerki-arloko hezkuntza-jardueretarako beste bat Hezkuntza Departamentuarekin, eta programak garatzen ditu Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako beste tokiko erakunde batzuekin lankidetzan.

 

ENTNAEren helburuak eta filosofia

ENTNAEko - Arte Eszenikoetarako Zentro Integrala - gure Erkidegoan Antzerki Artea garatzea du helburu, aktoreak modu integralean trebatuz.

ENTNAEk jarduerak eta proiektuak egitea bultzatzen du, ikusleei askotariko adierazpen eszenikoak eskuratzea errazteko eta, horrela, artea gizarte-ondasun bihurtzen laguntzeko.

ENTNAE: elkargunea

Nafarroako Antzerki Eskolaren egoitza Iruñeko alde zaharrean dago, San Agustin kaleko 3. zenbakian. Hiru gela eta bi erakustareto ditu, bat 300 lagunentzako edukierarekin eta bestea 100 lagunentzako edukierarekin.

ENTNAEk etengabeko jarduera mantentzen du, 1985ean sortu zenetik sendotzen joan dena, programa propioekin, kultur ekimenei harrera eginez, deialdiekin, umeentzako antzerki testuen lehiaketa bezalakoa, Teatro-Antzerki aldizkariarekin, arte eszenikoei, atrezzoari eta antzerki jantziei buruzko dokumentu-funts zabala izateaz gain.

Logotipo-ENT-NAE
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.