BESTE PROGRAMA BATZUK

ENTNAEk tailerrak, prestakuntza eta beste programa batzuk egiten ditu erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan.

Iruñeko Udala

Iruñeko ikastetxe publikoetako eta itunpeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. mailetako ikasleei zuzendutako programa, jolas dramatikoari eta dramatizazioari buruzko proposamen didaktikoekin. Proposamen hauek astean 50 minutuko saioetan egiten dira, eskola-orduetan, eta gehienez 30 saio dira ikasturtean zehar.

Eskaerak Pedagogia Unitatean jasotzen dira, educacionpamplona@pamplona.es posta elektronikoaren bitartez, hurrengo ikasturtearen aurreko ekainean eta irailean. Programa gaur egun Nafarroako Antzerki Eskolak egiten du.

https://www.pamplona.es/eu/gaiak/heziketa/heziketa-programak/arte-jarduerak-sustatzeko-programak

Beste udal batzuk

Antzeko tailerrak ematen dira azken urteotan Nafarroako hainbat ikastetxetan, Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Nafarroako hainbat herritako Udalen lankidetzari esker: Baztan, Irurtzun, Uharte, eta abar.

Tailer hauek gaztelaniaz edo euskaraz ematen dira.

Tailer hauei eta haiek emateko aukerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Antzerki Eskolarekin jar zaitezte harremanetan.