Y EL SMARTPHONE ¿QUÉ?
21mar19:3019:30▼Ostirala 21, 19:30etan Y EL SMARTPHONE ¿QUÉ?
▼
Ostirala 21, 19:30etan
Ekitaldiaren xehetasunak
Invitación a la reflexión: menores, acceso a internet y conductas de riesgo Leire Ruiz presenta este evento, que nos invita a reflexionar sobre el
Ekitaldiaren xehetasunak
Hausnarketarako gonbidapena: adingabeak, interneterako sarbidea eta jokabide arriskutsuak
Leire Ruizek aurkezten du ekitaldi hau, adingabeek interneterako gailuetarako duten sarbideari eta horri lotutako jokabide arriskutsuei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.
Aritz Ruizek idatzitako eta Laura Laiglesiak zuzendutako bi obra antzeztuko dira:
“LA CONTRASEÑA”
June eta Saioa Leirerekin geratu dira euren lagun Uxuek 16 urte betetzen dituela ospatzeko. Bat-batean argazki bat, pasahitz batzuk, gaizki-ulertzeak...dena nahasten da, protagonisten planak zapuzten dituen egoera kaotiko bat sortuz eta burutan zutenaren arratsalde oso ezberdin batera eramatez, non bikote eta adiskidetasun harremanak kolokan jartzen diren...bakarrik pasahitz batengatik?
Antzezleak: Uxue Olazaran eta Enara Urra
“LA DECISIÓN”
"Heldua da telefonoa izateko", "Ea mugikorrik ez duen klaseko ergel bakarra den", "Nola izango du planen berri mugikorrik gabe?". Galdera guzti hauek 12 urteko semeari bere lehen smartphonea erosi dioten gurasoei pasatzen zaizkie burutik.
Asunek bere lagunekin deskonektatu eta Kikek mendeko derbya ikusi nahi duen gauea bertan behera geratzen da mugikorraren erosketak espero ez ziren ondorioak ikustean.
Antzezleak: Javier Chocarro eta Estíbaliz Marzo
Bukaeran hizketaldi bat egonen da Olatz Ormaetxea eta Noemí Gorritirekin.
AGOTADOS LOS DESCUENTOS CON CARNET JOVEN