TAILERRAK
Talleres de iniciación al teatro para todas las edades
ENTNAEk, Arte Eszenikoetarako Zentro Integralak, adin guztietarako antzerki hastapen tailerrak antolatzen ditu. Jolasaren, gozamenaren eta sormenezko adierazpenaren bidez antzerkira hurbiltzeko balio dute tailer horiek.
Neska-mutilek jarduera motibagarri eta atseginaz gozatuko dute, bertan garatu eta elkar ezagutzeko. Gazteek eta helduek hizkuntza eszeniko desberdinak esperimentatuko dituzte jolasen, inprobisazioen eta dramatizazioen bidez, desinhibiziorako eta lankidetzarako espazio atsegin eta seguru batean.
Antzerki-hastapenak haurrentzat (gaztelaniaz eta euskaraz)
ASTEAZKENAK, Urriaren 8tik apirilaren 29a arte, 17:00etatik 18:30etara.
4 urtetik 9 urtera. Gaztelaniaz edo euskaraz 270 €
Haurtzaroan jolasak funtsezko leku eta denbora bat bete behar ditu. Jolaserako leku hori, askatasunerako leku hori, ezinbestekoa da haurren garapen integralerako.
Jolas Dramatikoaren bitartez, ENTNAEko ikastaroetara hurbiltzen diren haurrek jarduera motibagarri eta atsegin bat esperimentatzeko aukera dute. Jolas Dramatikoa ez da antzerki-emanaldira iristeko bide bat, helburu bat da berez. Premisa horietatik abiatuz, ENTNAEko ikastaroak haurrei zuzenduta antolatzen ditugu.
Matrikula: 2025eko irailaren 1etik aurrera.
MATRIKULA ZAITEZ
Antzerki-hastapenak gazteentzat (gaztelaniaz eta euskaraz)
ASTELEHENAK, urriaren 6tik apirilaren 27a arte, 17:30etatik 19:30etara.
10-13 urte. Gaztelaniaz edo euskaraz 430 €
14-17 urte. Gaztelaniaz. 430 €
ASTEARTEAK, urriaren 7tik apirilaren 28a arte, 17:30etatik 19:30etara.
10-13 urte. Gaztelaniaz. 430 €
14-17 urte. Euskaraz. 430 €
Gazte eta helduentzako tailerretan Sormen-adierazpena lantzen dugu bakarka eta taldeka, gorputzez, ahoz, dantzaz, plastikoki … kontzentrazioa, erlaxazioa, ekintza, desinhibizioa eta gainerako kideekin lankidetza bilatuz.
Halaber, interpretaziora hurbiltzen gara jolasaren bitartez, jolas dramatikoa, dramatizazioa, inprobisaziotik eta interpretazioa beretik. Testu dramatikoa ere tailerrean egonen da, bere mintzaira espezifikoarekin, bere bilakaera testu eszenikoan Mintzaira eszenikoak erabiliz eta bere harrerarekin.
Matrikula: 2025eko irailaren 1etik aurrera.
MATRIKULA ZAITEZ
Antzerki-hastapenak helduentzat (gaztelaniaz eta euskaraz)
ASTEAZKENAK, irailaren 24tik apirilaren 29ra, 19:00etatik 21:00etara.
Helduak II. Gaztelaniaz. 460 €OSTEGUNAK, irailaren 25tik apirilaren 30era, 19:00etatik 21:00etara.
Helduak I. Gaztelaniaz edo euskaraz 460 €