ARTE DRAMATIKOKO IKASKETA PROFESIONALAK
Arte Dramatikoko Ikasketak, espezialitatea Interpretazioa
- ENTNAEk ko Arte Dramatikoko Ikasketa Profesionalak aktoreen prestakuntza integral, artistiko zein humanistiko batera bideratuak daude Arte eszenikoetarako Zentro Integral batean, 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin. ENTNAEk Nafarroako Gobernuko Kultura eta Hezkuntza Departamentuen babesa du.
Gure helburu nagusien artean gure ikasleen profesionalizazioa erraztea dugu. Ibilbidean zehar, hainbat prozesu praktiko egiten dira, publikoarekin egindako erakustaldiak eta ikuskizunen muntaketak, esperientzia osoak eskaintzen dituztenak, eta hori gure balio bereizgarrietako bat da eskola bezala. Antzerki-pedagogiako baliabideak, tresnak eta praktikak ere eskaintzen dira, aktoreentzat lanbide-arloko eta giza garapeneko beste esparru bat osatzen dutenak.
- Ikasketen iraupena: hiru urte. Urritik maiatza arte.
- Astean 20 ordu, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara.
- Urteko matrikula: 1.500 €.
- ENTNAEko - Arte Eszenikoetarako Zentro Integrala -2025-2026 ikasturterako inskripzioetarako eta ikasketei buruzko informazioa azpian erantsitako dokumentuetan:
- Inskripzio-fitxa. Arte dramatikoko ikasketa profesionalak 2025-2026
- Bakarrizketak. Sarbidea 2025-2026
- Sarbide-informazioa. 2025-2026 ikasturtea
IKASKETA-PLANA
ARTE DRAMATIKOKO IKASKETA PROFESIONALAK
- Lehen urtea
Prestakuntza osoa eta trinkoa arlo guztietan, ENT-NAEko irakasleekin.
- Bigarren urtea
Dedicado a la realización de distintos laboratorios de las áreas que conforman nuestros estudios, con profesorado invitado y abiertos a la participación de profesionales.
- Hirugarren urtea
Gutxienez estilo ezberdinetako hiru muntaketa eginen dira, publikoari zabalik egonen diren hogei antzezpen baino gehiagorekin.
EDUKIAK
Interpretazioa: Jolas dramatikoa - Inprobisaketa - Maskara neutroa - Koroa - Egitura dramatikoak - Genero dramatikoak - Pertsonaien sorkuntza...
Ahotsa: Ahots teknikak - Fonetika - Entonazioa - Erritmoa, mugimendu eta hitz eszenikoa - Ahotsa eta adierazpena - Gorputza eta ahotsa...
Gorputza: Gorputz adierazpena - Koordinazio eta erritmika - Inprobisaketa - dantzaren hastapena...
Teoria: Historia eta literatura dramatikoa - Hizkuntza Dramatikoa eta Eszenikoa - Antzerki-pedagogia: teoria eta praktika...
Bestelakoak: Sorkuntza libreko lanak - disziplina arteko laborategiak - eszenaratzeak...
Denboraldi horretan, topaketak egiten dira hainbat arlotako profesionalekin, eta zenbait lan-erakusketa egiten dira, publikoari irekiak.
Ikaslee urte osoan zehar gure aretoan programatutako ikuskizunetarako deskontuak dituzte, eta baita eskola ordutegitik kanpo ENTNAEk antolatzen dituen tailerretarako.
KLAUSTROA
Interpretazio Departamentua:
Ramón Vidal, Javier Pérez Eguaras, Maite Legarrea, Borja Ruiz, María Sagüés, Fuensanta Onrubia.
Ahots-tekniken Departamentua:
Estitxu Castellano, Yolanda Sánchez Igal, Javier Pérez Eguaras, Assumpta Bragulat.
Gorputz Tekniken Departamentua:
Maite Legarrea, Amelia Gurucharri.
Arte Eszenikoen Teoria Departamentua:
Fuensanta Onrubia, Javier Pérez Eguaras y Borja Ruiz.
Gainera, tailer monografikoak antolatzen ditugu hainbat profesionalekin. Azken urteotan honako hauek izan ditugu:
David Diamond, Natalia Monge, Itsaso Iribarren y Germán de la Riva, Sophie Bancon, Pablo Messiez, Pepa Plana, Eukene Sagüés, Macarena Shepperd, Ander Lipus, Joan Estrader, Andrea Jiménez, José Padilla, Borja Ruiz, Virginia Cervera, Alessandra García, Patricia Pardo, Becky Siegel, Paco de La Zaranda, Eusebio Calonge, Ion Iraizoz, Patxi Larrea, Las Nenas.
ARTE DRAMATIKOKO MUNTAKETA ERAKUSTALDIAK ETA TAILERRAK
Ikasturtean zehar, ikasleek ikasgaiei dagozkien erakustaldiak burutzen dituzte.
Sakontasun mailan dauden ikasleek, Interpretazio, Inprobisazio koreografiko, Gorputz eta ahots, Metrika eta bertso arloetan erkustaldiak egiten dituzte eta Nafarroako Antzerki Eskolako ekoizpenetan parte hartzen dute.
- Gabonetarako familiei zuzendutako antzerki-ekoizpen bat, 10 emanaldi ingururekin gure aretoan.
- Gorputz tailerra udaberrian, 4 emanaldirekin gure aretoan.
- Karrera amaierako tailerra profesional gonbidatuek zuzenduta, 6 emanaldirekin gure aretoan, maiatza bukaera eta ekaina hasiera bitartean. Muntaia hau, prestakuntza-aldiaren eta lanbidearen arteko zubi bat da. Horretarako, ENTNAEk muntaia denboraldi baterako ikasle parte-hartzaileei uzteko aukera dago, beti eta konpainia bat sortu eta ikuskizuna banatzeko konpromisoa hartzen badute.
MATRIKULA
Matrikulak iraileko bigarren hamabostaldian egingo dira, sarbide-probak gainditu ondoren.
SARTZEKO BALDINTZAK
- 17 urte izatea 2025a bukatu aurretik.
- Aurrez aurreko sarrera-probak gainditzea. Proba horiek iraileko lehen astean egingo dira.
IZENA EMATEA
Izen-emateak urte osoan zabalik.
Izena emateko momentuan 20€ ordaindu beharko dira tasa gisa.
IZENA EMATEKO DOKUMENTAZIOA
- Izena emateko fitxa beteta*.
- Agiri tamainako argazki bat.
- NANaren fotokopia.
- Motibazio-gutun bat**.
*Izena emateko fitxa ENTNAEren bulegoan bete daiteke, San Agustin kaleko 3. zenbakian, edo web orritik deskargatu eta formacion@laescueladeteatro.com helbidera bidali "Arte Dramatiko Ikasketak. Izena emateko fitxa " aferan.
**Motibazio-gutuna postaz bidaliko da, aurrez aurreko sarrera-saioen aurretik.
BEHIN INFORMAZIOA ESKURATUTA, IZENA EMAN DUTEN PERTSONEI AURREZ AURREKO SARBIDE-SAIOETARAKO DEIALDIA EGINGO ZAIE. SAIO HORIEK IRAILAREN LEHENENGO ASTEAN EGINGO DIRA ETA HONETAN OINARRITUKO DIRA:
1/ENTNAEn ematen diren ezagutza-arloekin lotutako lan-saioak: interpretazioa, ahotsa, gorputza eta teoria.
2/Planteatutako bakarrizketetako bati buruzko proposamen bat aurkeztea (nahi dutenek, gainera, proposamen pertsonal bat aurkeztu ahal izango dute beste edozein trebetasun artistikori buruz).
3/Elkarrizketa pertsonala.
Saioetara laneko arropa erosoarekin joatea gomendatzen da.
INFORMAZIO GEHIAGO: ENTNAEren webgunean (www.laescueladeteatro.com) eskaintzen dugunaz gain, gure egoitzara joan zaitezke, bulego ordutegian (San Agustin kalea, 3, 31001 Iruñea), 677160083 telefonora deitu edo posta elektroniko bat bidali formacion@laescueladeteatro.com helbidera.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era.
ENTNAE UZTAILAREN 1ETIK 16RA ITXITA EGONGO DA OPORRENGATIK