JON PLAZAOLA “AA AITA”

28aza19:0019:00Ostirala, 28. 19:00etan JON PLAZAOLA “AA AITA”

Ostirala, 28. 19:00etan

Sarrera

TXARTELDEGIA: emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago. ALDEZ AURRETIK: leihatilan eta webgunean emanaldiaren aurreko egunetan.

Ekitaldiaren xehetasunak

Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen “Tu-Tum; Platz!” Ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.

Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gora etorrita eta aitatasun “Alta”- n jarraitzen duela probestuz “AA AITA” sortu du orain Euskal Herriko ikuslegoaren gozamenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbeharnuen

Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: Oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski; gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere.

Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik arituko da. Komedia. Parre egiteko.

Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik… Ez; benetan. Parre egiteko.

Aktorea: Jon Plazaola.

 

ANTOLATZEN DU: ENTNAE / BARREMAN
IRAUPENA: 60′
HIZKUNTZA: Euskera
PUBLIKOA: Heldua

Logotipo-ENT-NAE
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.