COMMEDIA DELL'ARTE IKASTAROA. Maskaren komiko-gorputz antzerkia.
- Commedia dell'arte-a XVI. mendean jaiotako maskaradun antzerki-genero bat da, bere berezkotasunagatik, gorputz-adierazpenagatik eta umore unibertsalagatik eszenatokiak bereganatzen jarraitzen duena.
Arrazoi honengatik, orokorrean maskararen formakuntzara eta zehazki tailer honetan commedia dell'arte-ra, haren pertsonaietara, inprobisazioa ulertzeko duen modura eta istorioak sortzeko aktore sortzaile eta independenteen eratzera hurbilduko gara.
Horretarako, gorputzaren egitateak duen garrantzia landu eta azpimarratuko dugu, baita sormen-prozesu guztietan duen beharra ere. Zaila da gaur egungo antzerkia eta bere prestakuntza ulertzea gorputz lan honen beharra ulertu gabe.
Era berean, jolasaren eta inprobisazioaren plazeretik abiatuta lan egingo dugu, aktore-sorkuntzarako elementu ahaltsu gisa.
GARATUKO DITUZUN TREBETASUNAK:
INPROBISATZEKO GAITASUNA. Commedia dell'arte antzerki-genero ezaguna da "improviso" bidez sortzeagatik.
GORPUTZ GAITASUNA Pertsonaien sorkuntza gorputzaren transformazioa abiapuntu bezala hartzen duen antzerkia da.
AKTOREA ZENTROAN JARTZEKO GAITASUNA Aktorea pieza nagusi den antzerki-genero bezala jaiotzen da, beharrezko lan-tresnak emanez sortzaile eta zuzendari izateko aldi berean.
KOMIKOTASUN PERTSONALA GARATZEKO GAITASUNA. Azkenik komediari, barreari eta bere mekanismoei buruz doan antzerki-genero bat da.
Patxi Larrea
Filosofia eta Letretan lizentziaduna, interpretazioa ikasten du Nafarroako Antzerki Eskolan eta Italian, Frantzian eta Espainian maskara komikoan eta clown-en espezializatzen da Antonio Fava, Philippe Gaulier eta Eric de Bont maisuekin, besteak beste.
Aktore bezala hogei ikuskizun baino gehiagoko ibilbidearekin eta zuzendari moduan hamar ekoizpenekin, Nafarroako Antzerki Eskolan irakasle izan zen hamazazpi urtez, clown klaseak, maskara antzerki komikoa eta antzerkiaren historia ikasgaiak emanez.
La Llave Maestra keinuzko eta ikusizko antzerki konpainiaren sortzaile, hiru ikuskizun sortu eta Europan, Amerikan eta Asian (2010-2015) biratu dituena, bakarkako proiektuak garatzeaz gain. Gaur egun antzerki lengoaia berriak aztertzen ditu interpretazioan eta irakaskuntzan.
Datak: Martxoaren 31tik apirilaren 16ra.
OrdutegiaAstelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara
Izen emateak: martxoaren 28a arte. ENTNAEko bulegoan edo posta elektronikoz formación@laescueladeteatro.com helbidera.
Prezioa: 175€
Informazio gehiago: Gure bulegoan, San Agustin Kalea, 3, 9:00etatik 13:30ak bitarte. Telefono zenbakiaz. 677 160 083 edo posta elektroniko bat bidaliz informazioa eskatuz, hurrengo helbidera: formacion@laescueladeteatro.com