ENTNAEko egoitzen deialdira aurkeztutako zortzi proiektu aukeratuak izan dira 2023ko azaroan publikoa egin zen deialdiraaurkeztu ondoren. ENTNAEk egoitza tekniko,sorkuntza eta/edo ikerketa programak iragartzen ditu 2016. urtetik.
2023ko azaroko deialdian arte eszenikoen alorrean lan egiten duten sortzaile, artista, konpainia edo kolektiboen 8 proiekturi eman zaie lehentasuna. Lankidetza-espazio bat izango dute, eta bertan lan egin ahal izango da, gure baliabide eta instalazio-zentroaren ekarpenekin, proiektu bakoitzaren beharren eta ENTNAEren erabilgarritasunaren arabera.
Hauek dira hautatutako proiektuak eta konpainiak:
- NO HAY UNA CAJA PARA MI / EZ DAGO KUTXARIK NIRETZAT. Producciones Tdiferencia
- TENGO ALGO PREPARADO. Pazpez
- EL INMIGRANTE. Teatro Firulete
- ENE BE. Garawi Cejota
- SAN CRISTOBAL: HISTORIA DE UNA FUGA. Teatros Mágicos
- ONDAS BÁRBARAS. La 2º Compañía
- LUCES Y SOMBRAS. Maia Ansa
- PINK ELEFANTE: MARCIANA. Macarena Feliu
Egoitzen programa honen helburua ehun profesionalari, ikuskizunen sorkuntzari, talentu artistikoari eta bere garapenari laguntzea eta gure bizitza kulturala aberastea da.