Iruñeko Udalak, euskarazko Kultura alorrean,
Nafarroako Antzerki Eskolarekin hitzarmena sinatzen du urtero
eta, horren bitartez, Nafarroako Antzerki Eskolak euskara sustatzeko
antzerki ekitaldiak antolatzen ditu.
Hitzarmen horren baitan sartzen da haurrentzako euskarazko
programazioa.
Haurrei zuzendutako antzerki testuen lehiaketako euskarazko
modalitateko (esteka lehiaketarekin) testu irabazlea antzezten
da Aste Santuko aurreko egunetan, euskarazko irakaskuntza
ematen duten lehen hezkuntzako ikastetxe guztiei zuzendutako
kanpainaren baitan. 1.500 haur inguru etortzen dira urtero
NAE antzokitik euskarazko dramaturgo berriekin disfrutatzera.