| |
 |
 |
 |
| |
 |
Teatro-ENT-antzokia, 300 pertsonentzako aretoa, Nafarroako
Antzerki Eskolarekin batera jaio zen eta haren parte garrantzitsua
da. 1986tik gaur egungo antzerkiko ikuskizun garrantzitsu anitz
ekarri ditu gure komunitatera eta azken urteotan Nafarroan izan
den arte eszenikoen garapenean faktorerik garrantzitsuenetako
bat izan da.
|
 |
| IETEM-eko eta Estatuko Areto Alternatiboen Koordinakundeko
kide, programazio iraunkorra izatea lortu du eta denboraldi
bakoitzean 100 emanaldi baino gehiago eskaini eta 20.000 ikusle
baino gehiago hartu ditu. |
 |
Bere jarduera ongi bereizitako eta urtean zehar banatutako
zikloen bidez gauzatu da batik bat, baita eskolak berak egindako
produkzioen bidez, gure entitatearen lan pedagogikoari lagunduz,
eta lekua erabiltzeko interesa duten beste entitate batzuei
gure espazioa utziz. |
 |
| Bere azpiegituretarako inolako laguntzarik jaso gabe, gure
antzerkia beti saiatu da bestela Nafarroara etortzeko aukerarik
izanen ez luketen ikuskizun horiek ekartzen. Gure programazio
guztien (helduena, haurrena, antzerki klasikoa, kafe-teatroa,
gaztelaniazkoa, euskarazkoa...) beharrak asetzeko, kalitatea
bilatu dugu beti, hitz, modu edo ideiek izutu gabe. |
 |
| |
 |
|
 |