ENT-NAE Produkzioa :: Aurkezpena
ENT-NAE Produkzioa
Aurkezpena
Eguberrietako Antzerkia
Ikasketa amaierako lana
Haurrentzako antzerkia euskaraz
Las maravillas del teatro
 
 
Nafarroako Antzerki Eskolak jaio zenetik eman dio garrantzia bertako ikasleen garapen profesionalari. Helburu hori betetzeko, zenbait produkzio profesional egin ditu eta bertan ikasleak ikusleen aurrean jartzen dira eta antzerkiaren lan munduari aurre egiteko gaitasun eta jarrerak garatzen dituzte.
Horretarako, Nafarroako Antzerki Eskolak bi ekoizpen egiten ditu urtero prestakuntza atalean: EGUBERRIETAKO ANTZERKIA produkzioa, Eguberrietan haurrentzat egiten dena, eta IKASKETA AMAIERAKO EKOIZPENA, arte dramatikoko ikasketak bukatzen dituzten ikasleek egina.

Nafarroako Antzerki Eskolak beste bi produkzio egiten ditu, ikasle ohiekin edo aktore profesionalekin. Horietako bat HAURRENTZAKO ANTZERKIA EUSKARAZ produkzioa da, Iruñeko Udaleko euskara sailarekin egindako hitzarmenaren bidez babestua. Bestea LAS MARAVILLAS DEL TEATRO izenekoa da, Teatro Gayarre Udal Fundazioaren bidez antolatua.

©2003 Escuela Navarra de Teatro | Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin , 5 | Pamplona | Tlf: 948 229 239 | Fax: 948 210 360 | e.mail:: info@laescueladeteatro.com