Nafarroako Antzerki Eskolak, Adierazpen Dramatikoko lantegiak eskaintzen ditu, Udalak ezarritako parametroen baitan. Jolas Dramatikoa eta Dramatizazioa Lehen Hezkuntzako 1. mailako haurrendako eta Txotxongiloen bidez eginiko Dramatizazioa Lehen Hezkuntzako 5. mailako haurrendako.
Gure proposamena Adierazpen Dramatikoko lantegiak dira, lantegi hitza taldearen bilgune gisa ulertzen dugu, bertan esperimentatu, bizi, praktikatu, ikasi, eta komunikatzeko, azken batez proiektu komun bat lortzeko
Adierazpen dramatikoa jarduera ludiko gisa ulertzen dugu, banakakoa eta taldekoa, talde-harremanak suspertzen dituena; sormen-adierazpenaren eta jarrera parte hartzaileen garapenaren laguntzailetzat jotzen dugu, hala zeinek bere burua eta ondokoak ezagutu eta onartzeko tresnatzat, nola tolerantzia eta lankidetzarako bidetzat. Hau guztia haur ororen ekarpenaren ondorioa da, elkarrizketaren eta beren sormen dramatikoaren proiektu komunean ados jartzearena alegia .
Lehenengo mailako edukiak
Lehenengo mailan adierazpen sortzailea jolasaren, jolas dramatikoaren eta dramatizazioaren bidez lantzen dugu, gorputz, zentzu-mugimendu, aho, musika, plastika eta literatura adierazpenaren bidez.
5. mailako edukiak
Bosgarren mailan adierazpen sortzailea jolasaren, jolas dramatikoaren eta txotxongilo bidezko dramatizazioaren bitartez lantzen dugu: sormen plastikoa –txotxongiloa diseinatu, egin eta karakterizatzea-, antzezlantxoa sortzea –istorioa, pertsonaiak eta ekintzak, denbora eta espazio jakin batean kokatzea-, eta txotxongiloen bidezko taularatze lana .
Lantegiko etapak eta saioak
Hona lantegi honen saioen ezaugarriak: aktiboa, taldekoa, zuzendu gabeko ikerketaren sustatzailea, parte hartzailea, ludikoa, motibatzailea eta sortzailea, oro hartzailea eta diziplinartekoa, arduraren sustatzailea, bidezkoa, integratzailea, ebaluatzailea, irekia eta kultura anitzekoa . Metodologia 1.- Pertzepzioa 2.- Adierazpen eta Sormena 3.- Sormen eta Komunikazioa 4.- Gogoeta eta Balorazioa
Saioak : Astean ordubete, ikasturte osoan zehar.
Jarduerak
-hastapenekoak, harremanetan sartzeko, erlaxazioa, behaketa, berezko adierazpena e.a.
irakasleek iradoki eta haurrek sortutako adierazpen dramatikokoak
komunikazioari buruzkoak, beren ideiak eta sentsazioak islatu eta aldez aurretik egindako jarduerak bildu eta oro har aztertzeko.
baloraziozkoak: egindako guztiari buruzko gogoeta eta ebaluazioa.
Hona lantegi honen saioen ezaugarriak: aktiboa, taldekoa, zuzendu gabeko ikerketaren sustatzailea, parte hartzailea, ludikoa, motibatzailea eta sortzailea, oro hartzailea eta diziplinartekoa, arduraren sustatzailea, bidezkoa, integratzailea, ebaluatzailea, irekia eta kultura anitzekoa .
Ebaluazioa
Emaitzari baino prozesuari erreparatzen dio. Diagnostiko bat egitetik hasten gara, ebaluazio etengabera eta amaierako ebaluaziora pasatuz, non ikasle, irakasle eta ikastetxeek lortutako helburuak eta edukiak baloratzen ditugun. Gure ebaluazioa ekintza/eragiketa moduan ezartzen da eta hurrengo lantegietan kontuan hartu beharreko lorpenak, zailtasunak eta proposamenak zedarrituko dizkigu.
Nork parte hartzen ahal du?
Interesa duten Iruñeko Ikastetxe Publikoek orok, bai Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako lantegietan, bai 5. mailako lantegietan ere.
Harremanetarako:
2006-2007ko ikasturtean izena emateko: Fuensanta Onrubia
E-posta: formacion@laescueladeteatro.com
Telefonoa: 948229239. Faxa: 948210360
|