ESCUELA NAVARRA DE TEATRO/NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA
 
 
     
Interpretacićn Cursos Tecnicas Teatrales Cursos de Verano Talleres Infantiles Seminarios
Prestakuntza :: Haurrentzako tailerrak :: Joko dramatikoko tailerrak ikastetxeetan:Aurkezpena
Aurkezpena

Programa hau Iruñeko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorraren ekimena da; eskola orduetan egiten da, bai euskaraz bai gaztelaniaz eta parte hartu nahi duten Iruñeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. mailetako haurrei dago zuzendua.

Haur guztiei sormen-adierazpenaren prozesua garatzeko aukera berak eskaintzea du xede programa honek, bai eta jolas dramatikoaren, bat-bateko dramatizazioaren eta txotxongilo bidezko dramatizazioaren bitartez modu sortzailean adieraztea eta pertsonen arteko komunikazioan eskuraturiko adierazpen baliabideak erabiltzea ere, beti ere elkarrekiko begirunea, elkarrizketa sortzailea eta mekanismo baztertzaileen desagerpena sustatuz.

Proiektua Ikastetxeetako Zuzendaritza eta irakasleen parte hartze eta lankidetzarekin burutzen da, Ikastetxe Planaren dinamikan eta Curriculum-Diseinuaren baitako Arlo Artistikoan txertatuta

1990ean hasiera eman genionetik 15 urte daramatzagu programa honekin lanean. Bertatik 20.000 ikasle baina gehiago pasa dira. Lehen Hezkuntzako 1. mailan, 20 ikastetxetik gora eta 5. mailan 16 ikastetxe baino gehiago.

Nafarroako Antzerki Eskolak dauka lantegi hauek ematen dituzten 10 irakasleen lana koordinatzeko ardura..



 

 

 

©2003 Escuela Navarra de Teatro | Nafarroako Antzerki Eskola
San Agustin , 5 | Pamplona | Tlf: 948 229 239 | Fax: 948 210 360 | e.mail:: info@laescueladeteatro.com