Arte
dramatikoko ikasketak
Arte
Dramatikoko ikasketak, interpretazio espezialitatean, NAEko
jarduera nagusia dira prestakuntza arloan eta ikasketa horiek
etorkizunean aktore izateko bertan sartzen direnei prestakuntza
osoa emateko diseinaturik daude.
Alor honetan ari gara lanean 1986tik eta Nafarroako interpretazio
eskola nagusia izatea lortu dugu; gainera, estatuko eskolen
artean ezinbesteko erreferente izatea lortu dugu.
|
Haurrentzako
tailerrak

Urtero joko dramatikoen tailerrak eskaintzen ditugu 4 urtetik
gorako haurrentzat, antzerkiarekin jokoaren bidezko harremana
errazteko eta haurren adierazpen gaitasunaren inguruan oro
har lan egiteko.
NAEko irakasle talde batek joko dramatiko eta txotxongiloen
bidezko dramatizazio tailerrak eskaintzen ditu haurren eskola
ordutegian, Iruñeko ikastetxeetan lehenengo eta bosgarren
mailetako ikasleentzat, gaztelaniaz eta euskaraz; tailer horiek
Iruñeko Udaleko Hezkuntza Zuzendaritzaren babesa jasotzen
dute. Antzeko tailerrak egiten dira Nafarroako beste ikastetxe
batzuetan, Barañaingo, Uharteko, Baztango eta beste
herritako udalen bitartez.
|