 |
 |
| |
 |
| Nafarroako Antzerki Eskola 1986ko lehen hilabeteetan ireki
zen. Lehendabiziko ikasturte hura jardunbide luze baten hasiera
izan zen, eta ordutik Nafarroako antzerki inguruko zenbait eragilek
parte hartu izan dute proiektuan. |
 |
| Nafarroan arte dramatiko ikasketak egin ahal izateko aukera
eskaintzea eta aktoreen tailer iraunkorra lortzea zen hasierako
helburua, baina NAE helburu horretatik haratago heldu da. |
 |
| Gaur egun NAEn prestatutako aktore asko ari da Nafarroan eta
beste leku askotan antzerkiaren hainbat alorretan lanean. Gainera,
urtero gure aretoan milaka ikuslek NAEk ekoizten eta hedatzen
duen eskaintza aukeratzen dute, eskola-haur askok informazioa
jasotzen dute euren ikastetxeetan beretan eta adin guztietako
hamarnaka pertsonak antzerki-teknikak ikasten hasteko ikastaroetan
hartzen dute parte. |
 |
| Nafarroako Antzerki Eskola ELIA (European League of Institutes
of the Arts) elkarteko eta Areto Alternatiboen Koordinakundeko
kide da. |
 |
| Zentro hau ezinbesteko erreferente da Nafarroako
eta estatuko antzerkigintzan. |