| |
 |
 |
 |
| |
 |
| Lehena |
 |
| Lehiaketa honetan hemezortzi urtetik gorako pertsonek
orok hartzen ahal dute parte. |
 |
|
 |
 |
 |
| Bigarrena |
 |
Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal
ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, ondoko baldintzekin
bat:
-Jatorrizkoak eta argitaragabeak izatea.
-Beste edozein lehiaketatan saririk jaso ez izana.
-Antzezlana inongo konpainiak -profesionala izanda ala izan
gabe- aurkeztu ez izana.
-Antzezlanak haurrendako direnek iraun ohi duten besteko iraupena
izan behar du.
|
 |
|
 |
 |
 |
| Hirugarrena |
 |
Lanen hiruna ale igorri behar dira, lerro artean tarte
bikoitza utzirik, gutunazal itxi batean eta lanaren beste
kopia bat erantsiko da euskarri informatikoan. Gutunazalean
izengoitia paratuko da, bai eta Haurrendako Antzerki
Testuen XVII. Lehiaketa testua ere. Lanak ondoko
helbidera bidali behar dira, 2008ko maiatzaren 16an baino
lehen: Nafarroako Antzerki Eskola, San Agustin kalea-5,
31001 Iruña Aipatutako gutunazalaren barruan
beste gutunazal itxi bat sartuko da, eta bertan ondoko datuak:
-Egilearen curriculum laburra eta, horren goiko aldean, izen-deiturak,
helbidea eta telefonoa.
-NANen edo pasaportearen fotokopia.
-Aitorpen idatzia, non adieraziko baita aurkeztutako lana
jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta
ez duela inongo lehiaketatan sarririk jaso. Halaber, egileak
berariaz aitortuko du deialdiaren oinarriak ezagutu eta onartzen
dituela.Gutunazal horren kanpoko aldean lana aurkezteko zein
izengoiti erabili eta hori bera idatzi behar da.
|
 |
|
 |
 |
 |
| Laugarrena |
 |
Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du. Hori
hiru pertsonak osatuko dute kategoria bakoitzeko, hau da,
hiru gaztelaniazkoan, eta beste hiru, euskarazkoan.
|
 |
|
 |
 |
 |
| Bosgarrena |
 |
Hainbat irizpide finkatu dira, saritu beharreko testuak
aukeratzeko: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna
eta lana taularatzeko modukoa izatea. Epaimahaiaren epaia
apelaezina izanen da, eta 2008ko ekainaren bigarren hamabostaldian
emanen da jakitera. Saririk jaso ez duten egileek lanak itzultzeko
eskatzen ahalko diote Nafarroako Antzerki Eskolari, 2008ko
abuztuaren 1etik 31ra bitarte. Behin epe hori iraganda, jatorrizkoak
deuseztatuko dira.
|
 |
|
 |
 |
 |
| Seigarrena |
 |
Saritutako lana urtebetez geldituko da Nafarroako Antzerki
Eskolaren esku, hura argitaratu edota antzezteko. Hortik aurrera,
egileak erabili ahal izanen du lan hori, betiere, sariaren
izena eta hori eman dion erakundea honela aipatzen baditu:
“Haurrendako Antzerki Testuen XVI. Lehiaketaren saria,
Iruñeko Udalaren Kulturako Alorrak emana”.
|
 |
|
 |
 |
 |
| Zazpigarrena |
 |
Kategoria bakoitzean 2.200 euroko sari
bana ezarri da –bat gaztelaniaz, eta beste bat euskaraz-
Iruñeko Udalaren Kulturako Alorrak emanda,
kopuru horri aplikagarriak diren zerga –arauak betez
atxiki beharrekoa deskontatuko zaiolarik.
|
 |
|
 |
 |
 |
| Zortzigarrena |
 |
Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri
hauei guztiei men egitea.
|
 |
|
 |
 |
 |
 |
| |
|
 |