Programazioa
Nafarroako Antzerki Eskolako Zuzendaritza Teknikoak programatzen du aretoa; 300 eserleku ditu, eta Antzoki Alternatiboen Sarearen barnean dago.
Honako jarduera hauek antolatu eta koordinatzen ditu:
- Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin: Festa (FEStival de Teatro Actual para adultosHelduentzako Egungo Antzerki Jaialdia), urritik abendura, eta CaTEs, Eskolako Antzerkiaren Kanpainekin eta ikusle guztientzat zabaldutako emanaldiekin, urtarrilean.
- Iruñeko Udalaren laguntzarekin: Antzerki Aroa (helduentzako antzerkia euskaraz), hilean behin ikastaroan zehar; Antzerkiaz Areago (institutuentzako antzerki kanpaina, euskaraz), urritik arazora; Haurrentzako antzerkia euskaraz Haurrentzako antzerkia euskaraz (Haurrentzako antzerki testuen lehiaketako euskarazko modalitatea irabazitako testua eszenaraztea eta eskola kanpaina; lehiaketa hori urtero antolatzen dute Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak); Gazteentzako antzerki topaketak euskaraz eta Irri-zikloa (umore zikloa euskaraz), biak maiatzean.
- Eskolak berak, laguntzarik gabe, Golfos zikloa antolatzen du (kafe-antzerkiaren programazioa), otsailetik maiatzera (deskargatu programazioaren aldizkaria beherago).
- Beren lanak eszenaratzeko, aretoa kontratatzen duten antzerki taldeen antzezlanak ere programatzen dira.






