Las maravillas del teatro
Proiektu pedagogikoa eta artistikoa; helburu nagusia da Iruñeko ikastetxeetako haurrek antzerki artea ezagutzea, antzerkia barnetik ikusiz, horren nondik norakoak ezagutuz, eta antzerkiaren magian parte hartuz aktore eta ikusle gisa.
Proposamenaren barnean ezagutzen dute aurretik eta gero egiten den lana –ikasgelan– gida didaktiko baten laguntzarekin; gainera bisita dramatizatu bat egiten dute antzerkiaren instalazioetara, eta ikusle gisa hartzen dute parte Cervantesen “El Retablo de las Maravillas” lanaren eszenaratzean. Proiektua 2001. urtetik egiten da Iruñeko Udalarekin eta Gayarre Antzokia Fundazioarekin elkarlanean, eta 10.000tik gora ikaslek hartu dute parte horretan.




