Helburuak
Nafarroako Antzerki Eskolaren helburu nagusia da, sortu zenetik, Antzerki artea garatzea Nafarroan. Gure helburuek hiru arlo hartzen dituzte barne:
- Prestakuntza. Aktoreak modu integralean prestatzea, eta Arte Dramatikoa ezagutzeko, horretara hurbiltzeko eta hori praktikan jartzeko aukera erraztea Nafarroako Foru Erkidegoko sektoreei.
- Arte Eszenikoa Zabaltzea. Ikusleek hainbat espresio eszeniko ezagutzeko aukera ematen duten jarduerak egitea bultzatzea, eta laguntzea gizarteak onura sozial gisa eska dezan arte hori.
- Ikerkuntzako jarduerak sustatzea eta garatzea gaur egungo pedagogia eta antzerki arloetan.



