Beste ikastaro batzuk profesionalentzat
Urtean zehar tailer mota desberdinak antolatzen dira.
Ikastaroak Arte eszenikoaren profesionalentzat.
Honako hauek izan ditugu azken urteetan: Aristides Vargas eta Charo Francés (Malayerba-Ekuador), Andeetako Antzerki Konpainia, Edurne Rankin eta Alvaro Morales (Ciklos, Santiago).
NAEko 25. urtemuga zenez, “De cerca” zikloa antolatu genuen 2010-11 ikasturtean, eta hainbat lan saio egin ziren zenbait profesionalekin: Antzerki interpretazioari buruz Andrés Limarekin, eta Zinema interpretazio eta muntaketari buruz Carmelo Gómez eta Tito López Amadorekin. Georges Laferriérek beste ikastaro bat eman zuen, Antzerki pedagogiari buruz, NAEko irakasle eta ikasleentzat.
Ikastaroak ahotsaren profesionalentzat.
Ahots Teknikaren Departamentuak, ILZrekin batera (Irakasleei Laguntzeko Zentroa) hainbat lan saio antolatzen ditu ahotsa lantzeko eta inpostatzeko. Informazioa gure bulegoetan eta ILZn.
Dramatizazio ikastaroak.
Adierazpen dramatikoari buruzko interesa duten irakaskuntzako profesionalentzat. Argibideak gure bulegoetan.
Unean uneko ikastaroak direnez, informazioa gure kontaktu guztiei bidaltzen zaie kasu bakoitzean.



