Prestakuntza > Antzerkiaren hastapenak

Antzerkiaren hastapenei buruzko ikastaroak

Ikastaroak:

JOKO DRAMATIKOA  4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Haurtzaroan, funtsezko espazioa eta denbora hartu behar ditu jokoak. Jokorako espazio hori, askatasunezko espazio hori, ezinbestekoa da haurren garapen integralerako.

Joko Dramatikoa joko sinboliko landua da. Haur batek eta bere inguruneak elkarri eragiten diotenean gertatzen da –rolak hartzeko egiten du haurrak–, eta transformazioa eta gaitasun sinbolikoa erabiltzen ditu interpretatzeko eta fikzio berriak sortzeko. Horren bitartez, aukera eman nahi zaie haurrei berez motibagarria eta atsegina den jarduera batean sakonki sartzeko. Ez da bitarteko bat antzerki antzezpenera iristeko; berez, helburua da.

Gaztelaniaz/euskaraz: Asteazkenetan, 16:30etik 18:00etara edo 18:00etatik 19:30era.



ANTZERKI TEKNIKEN HASTAPENAK gazteentzat (13 eta 17 urte bitarte) eta helduentzat.

Nafarroako Antzerki Eskolak ongi daki Arte Hezkuntzak komunitate guztien garapen integralean duen garrantzia, eta horregatik eskaintzen ditu gazte eta helduentzako tailer hauek, honako helburu hauekin:

  • Komunitatearen adin-talde guztiek Arte Hezkuntzaren arloan esperientzia hartzeko aukera izan dezaten sustatzea.
  • Arte Hezkuntza bultzatzea Adierazpen Dramatikoaren bitartez, sormenean eta berrikuntzan oinarritutako praktikak sustatzeko.
  • Adierazpen Dramatikoa baloratzea tailerretan parte hartzen duten pertsonen garapenaren oinarri gisa: garapen orekatua, sortzailea kognitiboa, zentzu-mugimenezkoa, estetiko eta soziala.
  • Adierazpen Dramatikoaren eta Arte Dramatikoaren plazeraren nondik-norakoak ezagutzea, garatzea eta esperimentatzea.
  • Lengoaia Dramatikoaren eta Eszenikoaren elementuak ezagutzea, ulertzea, bereiztea eta erabiltzea modu sortzailean.
  • Sormen ideiak akzio dramatiko bilakatzeko dauden moduak aztertzea eta ikertzea.
  • Lengoaia Dramatikoaren eta Eszenikoaren elementuak, kodeak eta teknikak aplikatzea eta erabiltzea egoera dramatikoak sortzean eta horien sormen-interpretazioan, baita bere eszenaratzean ere.

Edukiak:

  • Sormen-adierazpena: banaka edo taldeka, gorputz bidez, ahots bidez, dantzan, kantari, plastikoki, mugituz, geldi, lekuz aldatuz, kontzentratuz, erlaxatuz, arituz, deshinbizioaren bidez edo taldeko gainerako kideekin elkarlanean arituz.
  • Interpretazio dramatikoa: jokoa, joko dramatikoa, dramatizazioa, inprobisazioa, interpretazioa.
  • Testu dramatikoa bere lengoaia dramatiko espezifikoarekin, eta testu eszeniko bilakatzea lengoaia eszeniko espezifikoak eta horien harrera erabiliz.   
  • Tailerrean egindako prozesuaren balorazioa, modu indibidualean eta kolektiboan.

Nahiz eta helburu eta eduki berberak prestatzen ditugun gazte eta helduentzat, gero beharrak egokitzen dira, bai adinarenak, bai talde bakoitzeko kideen ezaugarrienak.

Ordutegiak:

Ordutegia 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat:

Gaztelaniaz/euskaraz: Astelehenetan, 18:30etik 20:30era

Ordutegia 17 urtetik gorako helduentzat:

I. maila. Gaztelaniaz: astearteetan edo ostegunetan, 18:30etik 21:30era  Euskaraz: ostegunetan, 18:30etik 21:30era.
II. maila.  Astearteetan, 18:30etik 21:30era.

(II. mailan sartzeko beharrezkoa da aurretik I. mailako bi ikastaro egin izana)

Informazioa eta matrikula:

Hastapeneko ikastaro guztiak urritik apirilera egiten dira, NAEk San Agustín kalean dituen lokaletan

Matrikula egiteko epea irailaren 15aren inguruan zabaltzen da. (Ikusi urte bakoitzeko informazioa).



maiatza  2012 
A A A O O L I
kargatzen
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

Sarreren salmenta

Información y matrículas

Izena eman Enteradosetarako