Prestakuntza > Arte Dramatikoko ikasketak > Erakustaldiak eta muntaketa tailerrak

Arte Dramatikoaren erakustaldiak eta muntaketa tailerrak

Ikastaroan zehar, lehen mailako ikasleek zenbait lanen erakustaldiak egiten dituzte, honako ikasgai hauei buruzkoak: Interpretazioa, Comedia dell’Arte, Herri dantzak eta aretokoak…

Bigarren mailako ikasleek honako ikasgai hauen inguruko lanen erakustaldia egiten dute: Klown, Dantza garaikidea, Ahots teknika, Gorputz adierazpena, eta abar.

Hirugarren mailako ikasleek zenbait lan egiten dituzte honako arlo hauetan: Interpretazioa, Inprobisazio koreografikoa, Gorputza eta ahotsa, Metrika eta bertsoa. Eta, gainera, hirugarren mailan hiru tailerren muntaketan lan egiten dute; NAEko talde osoa arituko da sutsu horren produkzioan:

  • Familiei zuzendutako tailer bat; 10 bat emanaldi egiten dira gure aretoan, gure taldeko bat zuzendari-lanetan dela.
  • Gorputz tailerra; udaberrian egiten da gonbidatutako irakasleekin, eta, bukaeran, ikusleentzako emanaldi irekia eskaintzen da.
  • Karrera amaierako tailerra gonbidatutako zuzendariekin; 6 emanaldi egiten dira gure aretoan, ikastaroaren amaieran. Muntaketa hori zubi-lana da prestakuntzako eta lanbideko aldien artean. Horretarako, Eskolak muntaketa utziko die aldi baterako parte hartzen duten ikasleei horiek konpainia bat sortu eta banaketa lana egiteko konpromisoa hartzen badute.

Argibide gehiago:



maiatza  2012 
A A A O O L I
kargatzen
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

Sarreren salmenta

Información y matrículas

Izena eman Enteradosetarako