Prestakuntza > Udako ikastaroak

Udako ikastaroak

Prestakuntza arloan ditugun helburuen barnean aintzat hartzen dugu antzerkiko profesionalek, zaleek, ikasleek eta ikasle ohiek beren antzerki-prestakuntza handitzeko duten interesa. Haientzat guztientzat dira udako ikastaroak; izan ere, aukera ematen die prestigioa duten profesionalek emandako ikastaroetan sartzeko, eta horien partetik laguntza jasotzeko arte eszenikoko arloetan birziklatzeko.  

Interpretazioa, Zuzendaritza, Eszenografia, Larruzko maskarak, Joko dramatikoa, Malabarrak, Ekoizpena eta kudeaketa, Klown, Bufoiak, Aktoreentzako mugimendua, Bertsoa, Presentzia eszenikoa eta ahotsekoa, Aktoreen zuzendaritza, Dramaturgia, Esgrima, Musika antzerkia, Biomekanika, Gorputz dramaturgia, Aktorea kameraren aurrean, Kantuaren hastapena... Horiek dira, besteak beste, eskola honetan ematen diren udako ikastaro batzuk.

Omar Grasso, Jaume Melendres, Konrad Zschiedrich, Emilio Gutiérrez Caba, Mar Navarro, Andrés Hernández, Eric de Bont, Patrice Pavis, Jean Marie Broucaret, José Sanchis Sinisterra, José Antonio Vitoria, Fabio Mangolini, Julian Boal, Georges Laferriere, Eusebio Calonge, Vicente Fuentes, Joan Castells, Ernesto Caballero, Bertha Bermúdez, Susana Egea, Joseph Mª Borrás… Horra urteetan zehar beren jakintza gurekin partekatu duten profesional batzuk..

NAEko 25. urtemuga zenez, 2010eko udan aparteko ikastaroak antolatu genituen: Haurrentzako joko dramatikoa eta Gazteentzako musika antzerkia.

Informazioa eta matrikula

Udako ikastaroak abuztuaren bigarren hamabostaldian eta irailaren lehen hamabostaldian egiten dira.

Argibideak eta matrikula: maiatzetik aurrera gure bulegoan, lekuak bete edo ikastaroa egin arte.



maiatza  2012 
A A A O O L I
kargatzen
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

Sarreren salmenta

Información y matrículas

Izena eman Enteradosetarako