Mintegiak. Topaketak profesionalekin
NAEk mintegien, zikloen eta hitzaldien antolakuntza sustatzen du, prestakuntza eta ikerkuntzaren esparruaren barnean. Ildo horretan garatzen da “Beste begirada eta eszena batzuk” zikloa, Gayarre antzokiarekin elkarlanean antolatua; 2003tik egiten da, apirilean eta maiatzean. Zikloa urtean behin egiten da, eta gai orokor bati buruzko hitzaldi eta ikuskizunek osatutako programa bat da; helburua da azterketarako gune bat ematea, bai eta antzerki forma garaikideei buruzko hausnarketa ere.



